Abuztuak 15, osteguna, Andramari eguna ospatu zuten Aretxabaletan eta musika izan zen kaleetan barrena protagonista. Urteroko ohitura jarraituz Milagroko musika bandak kontzertua eskaini zuen eguerdian Durana kalean eta baita kalejira egin arratsaldean ere kaleetan barrena.
Abuztuak 16, ostirala, berriz, haurrak protagonista Andramaixetan. Beñat Zubizarreta Uribarren eta Janire Iglesias Salaberria, alkate txikia eta alkate txiki ordeak pregoia irakurri eta txupina botaz hasi dute beraien festa eguna ospatzen. Jarrain bonba japoniarrak, zirku tailerra eta buru handiak izan dituzte gozagai.
Jarrain, Leintz Bailarako 81.txirrindulari txapelketa jokatu dute. Durana kalean hasi eta amaitu da eta 23. Urtez azpikoen eta elite mailakoen lasterketa izan da eta azken urteetako parte hartzaile kopuru handiena izan du, 175 txirrindulari denera. Nabarmentzekoa baita nazioarteko ordezkaritza, Argelia eta Israeldik etorritako taldeak esaterako.
Lasterketako irabazlea Caja Rural Seguros RGA taldeko Juan Fernando Calle kolonbiarra izan da. Bigarren postua, berriz, Eulen taldeko Aritz Kortabarria antzuolarrak lortu du eta Leintz bailarako saria, berriz, talde bereko Andoni Azkarate arrasatearrak eraman du.