Urtero bezala, txosnagunean herritar guztiei zuzendutako ekintzak antolatu dituzte. Jon Ander Alberdi, txosna batzordeko kideak aipatu bezala, aurtengo Andramaixak ere, herritik herriarentzat egindakoak izango dira.
Karta lehiaketa izango da txosnagunean pregoia eman aurretik eta jaiak hasten direnean, musika izango da protagonista, Delirium, Txerrikumeak eta Jasan taldeen kontzertuekin. Horrez gain, datozen egunetan, gazte bazkaria, gantzontzilo, kulero eta tanga lasterketa eta ur-jolasak izango dira txosnagunean, besteak beste.