Ahalik eta kirolari gehien erakartzea, UDAren iparrorratza

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko uzt. 15a, 15:30

Oro har, pozik dago UDAren zuzendaritza 2018-2019 denboraldiak eman duenarekin eta hurrengo denboraldirako erronka nagusitzat jarri dute ahalik eta kirolari gehien erakartzea. "UDAren historian inoizko kirolari kopururik altuena izan dugu aurten; 601 kirolari izan ditugu egunero gurekin", adierazi du Agurtzane Elkoro presidenteak gaur egindako batzar orokorra. 

Hain zuzen, hurrengo bi urteetarako zuzendaritza talde berria zein izango den onartu da gaurko batzar orokorrean; Agurtzane Elkoro buru duen taldea izango da, eta apenas egongo da aldaketarik aurreko taldearekin alderatuta.

Ohikoa dutenez, UDAren sail ezberdinetako kirolariak saritu dituzte eta aipamen berezia egin dio Agurtzane Elkorok 40 urtetik gora pilota sailaren arduradun izan den Juan Mari Errastiri: "Ea gaur egun ze gazte dagoen prest 40 urtez halako lan bat egiteko". Errastik poz handiz hartu du garaikurra, sorpresaz: "Oraindik ere frontoian jarraituko dut baina ea baten bat prest dagoen lekukoa hartzeko". 

Zuzendaritza berria

Zuzendaritza berrirako hautagaitza bakarra aurkeztu da, eta apenas egongo da aldaketarik. Agurtzane Elkorok jarraituko du presidente.

Zuzendaritza berriko kide batzuk, gaurko batzar orokorraren ostean.

Diru aldetik "osasuntsu" dago UDA, baina Elkororen arabera "ezinbestekoa" izango dirua lortzen jarraitzea UDAk garatu nahi dituen proiektu guztietarako. Amaitzeko, batzarrean aipatu dutenez, espero dute futbol zelai txikia irailerako erabilgarri egongo dela.

Instalakuntzak hobetzeko erronka

Hurrengo denboraldira begira nobedade aipagarri bat da kirol kudeatzaile berri bat kontratatzeko asmoa dutela eta instalakuntzei dagokienez espero dute, batetik, irailerako erabilgarri egongo dela Ibarrako futbol zelai berria eta, bestetik frontoia berritzea. "Badakigu gure kirolarien kalitatea hobetzeko ezinbestekoa dela instalakuntzak hobetzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak