Bezeroen erosketa ohiturak aldatu izanak asko eragin du herriko merkataritzan eta hori da hain zuzen ere, Nahia Agirre, Aretxabaletako Lan eta Garapen teknikariaren esanetan, plan berezi hau abian jartzearen arrazoia. Plan honekin batera, Aretxabaletako udalak Perco Aretxabaleta 2019 izeneko prozesua jarri du abian Aretxabaletako merkataritzaren egoera aztertzeko eta horretarako, Ikertalde enpresaren laguntza izango du.