Herriko Plazan jarritako bi argazki zaharrak eraman dituzte

Mirari Altube Arrese 2019ko urt. 29a, 16:54

Joan den astetik falta dira eta bihurkinarekin kenduta "ondo egindako lana" dela diote Udal ordezkariek.

Kultura Saileko kideek jakinarazi dute joan den astetik –eguna zehatz ez dakite– falta direla Herriko Plaza barrenean jarritako bi argazki zaharrak. "Herritar batek pasa zigun abisua, eta ostu egin dituztela konturatu gara. Begira hasita, gainera, ondo egindako lana dela ikusi dugu", adierazi du Jose Migel Uribarren zinegotziak.

Bihurkina erabilita kenduta 

Oso-osorik kendu dituzte tamaina handiko bi argazkiak: "Bihurkina erabilita kenduta daude, eta ez dute arrastorik ere utzi paretan", dio Uribarrenek. Horrekin arduratuta, herrian jarritako gainerakoengan jarri dute arreta; eta guztiak daudela bere lekuan baieztatu dute: "Ez da besterik falta. Ez dakit bi horiei zer ikusi dioten…". Argazki baten parrokia agertzen da, eta bestean, hainbat lagun kalean, besteak beste, gotzaina eta alkatea.

 

Kendu dituzte bi argazki zaharrak.

Herritarrei laguntza eskaera 

Udal Argazki Artxiboaren jabetzakoak diren hamazazpi argazki zahar urrian jarri zituzten herriko hainbat txokotan –erdigunean asko, baita futbol zelai inguruan eta bidegorrian ere, besteak beste–. Bisita gidatuak ere antolatu zituzten orduan, eta argazkion gaineko kontu askoren berri eman zuen Aitor Antxia Leturiak. "Herriaren historiaren zatitxo bat jaso gura izan da argazkiokin. Herriaren ondare dira argazkiok eta kezka sortu digu kendu izanak", dio Uribarrenek. 

Horregatik herritarrei laguntza eskatu diete: "Inork ezer baleki jakinarazi diezagula, mesedez". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak