Pikarraituz asanblada feminista aurkeztu dute Aretxabaletan

Josu Bilbao Atxutegi 2019ko urt. 18a, 20:22

"Herrian, erakundeek asetzen ez dituzten hainbat behar identifikatu" ondoren dagoeneko Aretxabaletako neska gazteen asanblada feminista eratu eta aurkeztu dute.

Herriko plazan eginiko agerraldi baten bidez aurkeztu dute Pikarraituz asanblada feminista. Hala ere, aurkezpenean azaldu duten moduan, hilabeteetako lanketaren ondorioz eratu dute neska gazteen asanblada feminista: "Martxoaren 8an hasi ginen gure borroka antolatzen. Gatzeok zenbait behar identifikatu genituen gure herrian, hemengo erakundeek asetzen ez zituztenak, eta horregatik antolatu eta lanean hasi ginen, 'Gazteok eraikitzen' proiektua garatzeko asmoz. Behar bakoitzari erantzuteko lantalde ezberdinak garatu ziren, eta bertatik sortu da Pikarraituz".

"Herrian erreferente izan nahi dugu, borroka egiteko prest gaude. Saretzeko beharra dagoela adierazteko sororitatea da gure armarik boteretsuena; ikusarazteko gaitasuna badugulako. Gainera emakumeok, gizartean zapalduak eta gutxietsiak izan garen heinean gure herrian ere bagarelako, guretako leku bat gura eta behar dugu", azpimarratu dute besteak beste aurkezpenean.

Besteak beste, Andramaixetan eraso sexisten aurkako protokoloa edota Gazte Egun Morea antolatu zituen taldeak, eta orain aurrera begira jartzeko unea dela argi utzi dute: "Orain proiektu honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu gazteak, eta asanbladaren berri sare sozialen bidez izango dute herritarrek".

Aurkezpena gertutik jarraitzeko hainbat gazte eta herritar batu dira plazan, eta Idoia Asurmendi aramaioarrak bere gitarra eta ahotsaren doinuekin girotu du arratsaldea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak