Egun horretan bertan, jaiei hasiera emateko, Bergarako Erraldoi eta Kilikien Konpartsa eta gaiteroak izango dira, 19:00etan.
Biharamuna, zapatua, izango da egun handia: 40 bat postuz osatutako azoka, ganadua, taloak, trikitilariak edota joaldunak izango dira eta baita Balkoitik Balkoira saioa ere, Jon Maia eta Sebastian Lizasorekin. Eta eguna borobiltzeko, herri bazkaria, bolo txapelketa, dantza eta musika.
Domekan, azkenik, diana; doke eta mus txapelketak; aizkolari, harri-jasotzaile eta Iparraldeko jokoen erakustaldiak; eta sanmigeletako kontzertua, Aretxabaleta Abesbatzaren eskutik.
Asteburuaz gozatzeko deia egin du alkateak.