ALBISTEAK

Zazpiko futboleko zelaia egingo dute Ibarra kiroldegiaren pareko zelaian

Eneko Azurmendi 2018ko abuztuaren 28a

Aretxabaletako Udala eta UDA kirol elkartea aspaldidanik aritu dira zazpiko futbol zelai bat egiteko negoziazioetan, eta azkenean, kirol elkartearen eskakizuna bete egingo da. Ibarra kiroldegiaren aurrean egingo dute zelai berria. Lan hauek irail bukaeran lizitatzea da Udalaren asmoa, eta 2019ko urtarrilerako edo otsailerako eginda egotea aurreikusten dute.

Zelai berri hau entrenamenduetarako erabiliko da gehienbat. Izan ere, talde asko daude, eta gaur-gaurkoz, ez dago ia denentzako lekurik. Bestalde, herrira zabalduta egongo da eta herritarrek ere erabili ahal izango dute.

Zelaiak 400.000 euroko aurrekontua izango du. Horietatik 100.000 UDAk jarriko ditu, eta gainontzekoa Udalaren eskuetan geratuko da. 55 metro luze, eta 33 metro zabal izango da zelai berria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak