Dagoeneko inauguratu dute Aretxabaletako tanatorioa

Iker Oñate 2018ko uzt. 13a, 13:12

Herriko industrialdean zabaldu dute tanatorioa, bidegorriaren alboan. Erabilgarri dago jada.

Zabalik dago Aretxabaletako tanatorioa. Hain zuzen ere, atzo inauguratu zuten herriko industrialdean dagoen eraikina –12:00etan–. Besteak beste, Unai Elkoro alkatea eta Andoni Illarramendi parrokoa izan ziren bertan. Eta, hori eginda, gaur ireki dute tanatorioa; erabilgarri dago jada. Ohikoan, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30erako ordutegia izango du tanatorioak. "Dena den, erabiltzaileen behar eta eskaeretara molda dezakegu hori", aitortu dute tanatoriokoek. Bada, bi gela ditu tanatorioak.

Besteak beste, Arrasaten pilaturiko jende kopurua banatzea da tanatoriokoen asmoa: "Tarteka, jendea pilatzen da Arrasaten. Orain, hona etor daitezke Aretxabaletako, Eskoriatzako eta Leintz Gatzagakoak".

Era berean, "pozik" azaldu da Unai Elkoro alkatea. "Orain, herritarrek ez dute beste toki batera joan beharrik izango. Leku egokienean dago, gainera: erdigunetik gertu, bidegorri alboan eta aparkatzeko lekua ondoan duela", aitortu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak