Datorren denboraldiari ekiteko "gogotsu" agertu da UDA

Mirari Altube Arrese 2018ko uzt. 7a, 09:14

Joandako denboraldia itxi eta datorrena aurkeztu zuen UDAk atzo, batzar orokorra eginda. Bazkidez bete zen Arkupeko aretoa eta ekitaldia bukatu zuten kirolari osoenei sariak banatuta.

Amaitutzat eman zuen atzo 2017-2018 denboraldia UDAk. Horretarako, urtean izandako gora beheren eta kontuen berri eman zien bazkideei. Futbolari dagokionez, kontu batzuk pozgarriak izan direla aipatu zuen Agurtzane Elkoro presidenteak, Infantilen Parte Hartu taldeak federazioaren aldetik jaso duen kiroltasun saria, esaterako, eta beste batzuk ez hain atseginak, kirol elkarteko gorengo bi taldeek helburuak bete ez izana, areto futboleko taldea mailaz jaitsi izana, eta Leintz Arizmendiko Euskal Ligako taldeak mailari uko egin izana, besteak beste. 

Gainerako kirolen kasuan pozik agertu zen Elkoro: "Gimnasia erritmikoan 46 gimnastek jardun dute. Karatean 24 kirolarik eta Odilo Vazquez entrenatzailea erabat gustura egon ez arren izugarrizko emaitzak lortu dituzte. Pilota taldean 50en bat haur eta gazte dabiltza, eta gora doan kopurua da. Aurten gainera, kadeteak Debarroko txapeldunak izan dira, hortaz, zorionak".

Diru kontuei dagokienez, 255.000 euroren bueltako sarrerak izan zituzten, eta 243.000 euroko gastuak; hortaz, pozik azaldu ziren, hainbat arrazoi tarteko, 12.000 euro alde izanik bukatu dutelako denboraldia.

Talde bat gehiago 2018-2019an 

Datorren denboraldira begira oso garrantzitsua izango den kirol instalakuntza aurkeztu zuten: kiroldegi aurrean dagoen berdegunean egingo den futbol zelaia. "Ez da izango handia, 55x33 metro izango ditu, baina derrigor behar dugu talde bat gehiago izango dugulako, eta ondorioz, jokalari gehiago", zioen Elkorok. Urtarril ingururako erabiltzeko moduan izatea gurako luketela ere gaineratu zuen.

Kirol arloari dagokionez osasuna, euskara eta elkarbizitza izango direla besteak beste oinarri aipatu zuten. "Gure helburua da ume eta gazte gehiago ekartzea gurera, kirolari gehiago izatea, eta horiek denbora gehiago ematea kirolean, hala, osasuntsuagoak izan daitezen". Ildo horretatik, kadeteen mailan laugarren talde bat sortuko dutela aurreratu zuen. Eta gaineratu, kirol modalitate berriei zabalik daudela eta Eskua proiektuarekin jarraituko dutela.

Hona hemen kirol kontuen arduradunak:

  • Futbol saila: Jokin Badillo
  • Futbol eskola eta Eskua proiektua: Iker Arriolabengoa
  • Areto futbola: Joseba Church eta Martin Antxia
  • Pilota: Juan Mari Errasti, Unai Errasti eta Jon Etxebarria
  • Gimnasia erritmikoa: Esther Barcenilla
  • Karatea: Odilo Vazquez
  • Txirrindularitza: Alfredo Meabe

Denboraldirako helburuak eta talde teknikoak

Bukatu berri den denboraldian abian jarritako drogen gaineko proiektuarekin jarraitzeko asmoa agertu zuten batzarrean, eta eskertuta agertu zen Elkoro proiektu horri emandako oniritziagatik eta gogotsu dabiltzalako lanean.

Kirol helburuei dagokienez, ildotik jarraitzeko asmoa agertu zuten emakumeen futbolaren kasuan; hau da, Arizmendiren, Mondraren eta UDAren artean sortutako Leintz Arizmendi elkartea indartu eta gainerako taldeekin lanean jarraitu: futbol eskola, infantilak, kadeteak eta seniorrak.

Gainerako futbol taldeei dagokienez hona hemen helburuak:

  • Ohorezko Erregionala: Sailkapena hobetu
  • Preferentea: Sailkapena hobetu
  • Ohorezko Jubenila: Lehen bi sailkatuen artean geratu
  • Lehen Mailako Jubenila: Igoera fasetik gertu geratu
  • Ohorezko Kadetea: Lehen sei sailkatuen artean geratu
  • Lehen Mailako Kadetea A: Igoera fasera sailkatu
  • Lehen Mailako Kadetea B: Kopa
  • Lehen Mailako Kadetea C: Kopa
  • Ohorezko Infantila: Txapeldunen fasera sailkatu
  • Infantil Txikiak: Ohorezko infantiletarako txartela
  • Infantil Parte Hartu 1: Kopa
  • Infantil Parte Hartu 2: Kopa
  • Alebinak: Heziketa
  • Futbol eskola: Heziketa

Talde teknikoa

  • Ohorezko Erregionala: Sergio Santano eta Mikel Santano
  • Preferentea: Felix Recio eta Alvaro del Blanco
  • Atezainen entrenatzailea: Andoni Etxagibel
  • Fisioterapeuta: Jokin Elortondo
  • Ohorezko Jubenila: Jose Javier Barkero eta Unai Calzon
  • Lehen Mailako Jubenila: Lander Arrizabalaga, Iker Arriolabengoa eta Ruben Blanco
  • Ohorezko Kadeteak: Alvaro del Blanco eta Gillen Mar
  • Lehen Mailako Kadetea A: Igor Altube eta Aitor Perez
  • Lehen Mailako Kadetea B: Josu Letona eta Bruno Ribeiro
  • Lehen Mailako Kadetea C: Asier Urzelai eta Jon Gonzalo
  • Ohorezko Infantila: Entxo Gallardo eta Ricardo Soarez
  • Infatilak Parte Hartu 1: Ioritz Saez de Gordoa eta Jon Andoni Jaka
  • Infantil Txikiak: Gontzal Ezkurra eta Jaime Lopez
  • Infantilak Parte Hartu 2: Julen Ibabe eta Iago Zuazua
  • Atezainen entrenatzaileak: Josu Letona, Iñaki Arana, Iker Arriolabengoa, Elias Vaesken, Markel Bengoa, Xabi Lasagabaster, Kaiet Gonzalez, Eneko Calvo eta Jokin de Tena. 

Ohorezko Erregionalean hainbat jokalarik agur esan dute denboraldia bukatzeaz bat, besteak beste, honako hauek dira: Iker Orueta Piru, Julen Eraña, Beñat Etxabe, Asier Castellano, Julen Arriaran eta Haritz Castro. Eta beste hainbatek jarraitzeko zalantza agertu dutela adierazi du Elkoro presidenteak, besteak beste, Gartzik eta Beñat Olabek.

Hala, taldea indartzeko sei jokalari ekarri gura dituzte; horien artean daude, Mikel Lopetegi atezain debarra (Lagun Onaketik dator), Ander Magunazelaia, Mikel Maiz eta Mikel Gavilan.

Aurrekontua

Babesle berria izango du datorren denboraldiak UDAk: Lotu galdaragintza. Elkoro presidentea oso eskertuta agertu zen, eta laguntza ematen duten guztiak izan zituen gogoan.

Aurtengo aurrekontuari dagokionez, 260.441 euroko sarrerak espero dituzte eta 255.441 euroko gastuak: "Ondo bidean 5.000 euro geure alde izatea gurako genuke".

Sariak kirolariei eta bazkide bati

Urtero lez, 2017-2018 denboraldiko jokalari onenak saritu zituzten ekitaldi bukaeran. Eta ohorezko bazkide izendatu zuten Agustin Iturbe, "urte askoan izateagatik UDAren zale eta oraindik ere etxean jokatzen dituen partidu guztietara joaten delako".

Sarituak

  • Gimnasia erritmikoa: Ilargi Martin
  • Pilota: Igor Kerexeta
  • Karatea: Eduardo Nespereira

Futbola:

  • Infantilak: Oihane Bengoa
  • Kadeteak: Lide Agirre
  • Euskal Liga: Haizea Arriaran
  • Infantilak Parte Hartu: Danel Etxaniz
  • Infantil Txikiak: Ander Etxabe
  • Infantilak Parte Hartu: David Pacheco
  • Ohorezko Infantilak: Txomin Iturbe
  • Kadeteak Parte Hartu: Eñaut Etxebarrieta
  • Kadetea: Jurgi Zuazua
  • Ohorezko Kadetea: Oier Zumarraga
  • Lehen Mailako Jubenila: Asier Iriarte
  • Ohorezko Jubenila: Ricardo Soares
  • Preferentea: Gontzal Ezkurra
  • Ohorezko Erregionala: Julen Zaitegi

Taldeei sari bereziak:

  • Ohorezko Jubenilak
  • Lehen Mailako Kadeteak B

Ohorezko bazkidea: Agustin Iturbe

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak