"Normaltasuna popatik hartzera" bidali dute Sexu Askapenaren Nazioarteko Egunean

Iker Oñate 2018ko eka. 29a, 15:25

Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna aitzakia, ekintza sorta bateratua zuten antolaturik ibarreko LGTBIQ+ Asanbladak eta talde feministen eguenerako. Eta jende ugarik egin zuen bat Aretxabaletako hitzorduarekin, Normaltasuna popatik hartzera lelopean. Aurtengoan, normaltasunaren ideia bera izan baitute jo puntuan.

Hala, kalean zeharreko manifestazioarekin eman zioten hasiera ekintza sortari. Festa kutsua zuen ekimenak, tartean, dantzan eta kantuan jardun baitzuten manifestariek. Baina, era berean, aldarrikapen leloak oihukatu zituzten. Besteak beste,  ika ika ika hemen dator marika edo Atxabaltan ere bollerak bagaude modukoak entzun ziren manifestazioan zehar.

Finean, ekimenaren bultzatzaileek erdigunean jarria dute egoeraren ikusgarritasuna. Uste baitute, funtsezko dela aurrera egiteko.

 Eta DJ saioarekin eman zioten bukaera egunari. Bertan, gaypiriña eta lespiriña dastatzeko aukera izan zuten, gainera. Hori bai, ekimenaren bultzatzaileek argitu zuten euren aldarri ekimenak ez direla ekainaren 28ra mugatzen. Horren aparte, urtean zehar ere antolatzen dutela ekintzarik. Bergarako kasuaz berba egin du Gallastegik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak