Aretxabaletako bidezidorrak ezagutzeko ekitaldiz beteta dator aurten Puntaik Punta

Josu Bilbao Atxutegi 2018ko mai. 30a, 18:25

Aretxabaletan egingo da Debagoieneko bidezidorren jaialdiaren hirugarren aldia, ekainaren 15, 16 eta 17an. Besteak beste, ibilbideak, bisita gidatuak, Pirritx, Porrotx eta Marimotots edota Kepa Junkera eta Sorginak eta Skakeitan taldeen emanaldiak egongo dira.

Ekainaren 15etik 17ra izango da aurtengo Puntaik Punta jaialdia, Aretxabaletan. Osasuna, kirola eta turismoa uztartu nahi ditu jaialdiak beste behin –aurreko aldiak Leintz Gatzagan eta Bergaran izan ziren–, eta horretarako egitarau zabala antolatu dute. Gaur aurkeztu dute egitaraua Aretxabaletako udaletxean Unai Elkoro alkateak, Joserra Zubizarreta Eskoriatza alkateak eta Aretxabaletako kultura zinegotzi Joxe Migel Uribarren.

Distantzia eta zailtasun ezberdineko ibilbideak izango dituzte eskuragai parte hartu nahi dutenek, eta Urkuluko urtegia eta Aizkorri-Aratz parke naturala hobeto ezagutzeko aukera izango da. Horrez gain, sendabelarrak edota izarrak ezagutzeko ibilbideak egingo dituzte.

Bidezidorrak ezagutzeko aukeraz gain, kulturarendako espazioa ere izango da Aretxabaletan. Izan ere, Kepa Junkera eta Sorginak, Skakeitan, Nogen, Screamers & Sinners eta Krisis taldeek emanaldiak eskainiko dituzte. Horrez gain, haurrek Pirritx, Porrotx eta Marimotots artisten ikuskizuna eta zirku tailerra izango dituzte eskura.

Gainera, bailarako beste herrietan ere turismoari eta kulturari lotutako hainbat jarduera egingo dira. Besteak beste, bisita gidatuak Debagoieneko turismo guneetan –Arrikrutz, Laboratorium, Txokolateixia, Bergara Monumentala...–. Horrez gain, argazkigintza, kartografia eta orientazio tailerrak ere eskainiko dituzte. Aurtengo berritasunetako bat, gainera, senderismo azoka izango da. Bertan, senderismoarekin harremanetan dauden argitaletxeak, erakunde publikoak... hartuko dute parte, eta gonbidatu berezia Vall d'Aran izango da.

Izena ematea

Joserra Zubizarreta Eskoriatzako alkateak nabarmendu du garrantzitsua dela ekitaldietan aurrez aurretik izena ematea, horietako askotan parte hartzeko tokiak mugatuak izango direlako. Horretarako Debagoiena Turismo saileko webgunean egin daiteke eskaria: puntaikpunta.turismodebagoiena.com/

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak