1965ean jaioa, 24 urterekin diabetea diagnostikatu zioten... baina horrek ez zituen bere ametsak zapuztu. Mendigoizale moduan mundu osoko gailurretara igo da, eta 2006ean, Everestera igo zuen lehen diabetikoa bihurtu zen. Horren ostean heldu zion bere txikitako ametsari: astronauta izateari. Horretarako, NASArekin eta Errusiako Espazio agentziarekin entrenatu du, munduko lehen astronauta diabetiko bihurtuz. Feijoorentzat, diabetea izatea ametsak lortzeko oztopo edo akuilu beharrean, bidelaguna izan da.
Oraindik ere ez da espaziora irten, baina gauzak ondo bidean datorren urtean aldatuko da hori: Scaled Composite enpresak 2019an espaziora bidaliko duen ontzian egongo da, diabetearen sendabidea ikertzen laguntzeko asmoarekin.
Bitartean, coach moduan hainbat eta hainbat hitzaldi ematen dihardu, eta bere esanetan, gaur Basabeazpin egin duen agerraldiarekin, barruan dutena ateratzera eta egi bihurtzera animatu gura izan ditu neska mutikoak.
Hitzaldian zehar, Big Banga zer den, astronautak nola bizi diren eta beste hainbat kontu kontatu dizkie Basabeazpiko neska mutikoei, baita egin dizkieten galderei erantzun ere.