HEMEN DEBAGOIENA

Pozik jaso dituzte bertso liburuak 2016an jaiotakoek eta horien senideek

Mirari Altube Arrese 2017ko abe. 4a, 16:51

Leikaxoka bertso eskolak hirugarrenez gertatu die bertso liburua jaioberriei. 2016an jaiotako 32 ume eta horien senideak elkartu ziren azaroaren 29an, Arkupen, eta ekitaldi goxoan jaso zuten liburua.

Aitor Ziardegi eta Oier Sarasua musikariek kopla musikatuak eskaini zizkieten, eta ondoren, jakiz betetako mahaiaren bueltan kontu-kontari egoteko aukera izan zuten. Iñaki San Migelen marrazkiak Umearen argazkia eta haren ezaugarriren bat eskatu zieten senideei, eta horrekin, bertsoa moldatu dute Lekaixokako bertsolariek, helduek zein gazteek. Ilustratzeko marrazkiak, ostera, Iñaki San Migel aretxabaletarrak egin ditu. Eta oraingoan ere Udalaren babesa izan du liburuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak