Herriko Plazan egindako txokolate beroak, neska-mutikoen gurasoek etxetik ekarritako bizkotxoek, ludotekako haurrek egindako eskulanek edota itsulapikoek, guztiek balio izan zuten dirua batzeko.
Hain justu ere, helburutako bat horixe zen dirua batzea; eta bestea, kontzientziazioa, jakinik Baltistanen oraindik ere erronka dela neskatoen hezkuntza eskubidea. Bada, errealitate horren berri emateko lanean jardun dute azken egunetan Aretxabaletako Guraso Foroak eta Baltistan Fundazioak, herritarrek kontzientzia hartu dezaten eta bereziki gaztetxoek ikasteko duten eskubidea baloratu dezaten.
Haurren dantzaldiarekin borobildu zuten jaialdia.