Copreciren gaineko erakusketa zabalduko dute bihar komentuan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2017ko aza. 14a, 13:12

Aretxabaletako Udalak herriko industria balorean jarri gura du; horren harira, Copreciren gaineko erakusketa antolatu du. Asmoa da herritarrek ezagutzea herrian zer egiten den eta egiten denak ze maila duen. Erakusketa Agustindarren komentuan egongo da azaroaren 30era arte.

Etxetresna elektrikoetako osagaiak egiten dituen lantegia da Copreci. Egun, 1.900 langilek osatzen dute taldea, eta 9 ekoizpen planta ditu mundu osoan zehar.

Erakusketa hilaren 30era arte

Aretxabaletako lantegian eta mundu guztian zehar egiten dituzten osagaiak ikusteko aukera dago erakusketan. Herritarrei zabalik egongo da 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Azaroaren 30ean itxiko dute erakusketa. Gainera, asmoa da ikastetxeekin lankidetzan bisitak egitea komentura.

Herriko kultura industria ezagutzera emate horretan, beste zenbait erakusketa egitea ere aurreikusten dute; adibidez, Ederlani buruzko erakusketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak