Aritz Abaroa: "Zoritxarrez, euskara ez dago guztiz normalizatuta oraindik, baina bide onetik goaz"

Eneko Azurmendi 2017ko ira. 15a, 12:59

Aretxabaletako kultura sailak antolatuta, Aritz Abaroa Euskaltzaindiako teknikariak hitzaldia eskaini du Arkupe kultura etxean. Datorren urtean, 2018an, 100 urte beteko ditu akademiak eta Abaroaren esanetan, hitzaldiaren helburua izan da mende osoko historian Euskaltzaindiak eman dituen urratsak gizarteratzea.

 Azpimarratu du Euskaltzaindiak jakin izan duela egokitzen azken urteetan izan diren teknologia aurrerakuntzetara, eta bizirik dagoen akademia dela, euskararen normalizazioaren aldeko apustu irmoa daukana.

Euskararen gaur egungo egoerari ere hitz egin du, nabarmenduz, ezagutza maila igo dela eta horretan asmatu dutela euskal gizarteak eta erakundeek, baina erabilera datuak kezkagarriak direla eta hor jarri behar direla indarrak.

Bestalde, erabilera horretan euskalkiek daukaten garrantzia azpimarratu du. Hala, adierazi du Euskaltzaindiak ez dituela inolaz ere euskalkiak baztertzen, eta hauen aldeko apustua ere beharrezkoa dela gaineratu du.

Azkenik, onartu du euskararen normalizazioan bakarrik ez, honen erabilera sustatzean ere badagoela zeregina datozen urteetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak