Mikel Crespo gogoan izan dute bazkalosteko kantaldian

Asteburuan Piriniotan zendu den Mikel Crespo aretxabaletar gaztea gogoan izan dute Andramaixetako azken egunean ere. Herri bazkariaren ostean bertan bildutakoek kantaldia egin dute mendizalearen omenez.

Gitarra batekin, akustikoan, bost kanta abestu dituzte, Xalbadorren heriotzean abestiarekin bukaera hunkigarria emanez.

Cresporen gurasoak ere bertan izan dira, eta amaieran talde argazkia atera dute Herriko Plazan bildutako guztiek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.