Klubean hamar urte baino gehiago egin dituzten Pedro eta Iban Rodriguez omendu zituzten lehenik, presidentearen eskutik jaso zuten oroigarria. Hurrengo omendua Raul Sanchez izan zen; hainbatetan jantzi du Sanchezek Aretxabaletako elastikoa eta bertan egindako kirol ibilbidea eskertu nahi izan zioten. Arratsaldeko protagonista nagusiak baina, batez ere, Arizmendi-UDAko neskak izan ziren. Hauek euskal ligara igo dira aurten eta merezitako pasilloa egin zieten Aretxabaleta eta Oiartzungo jokalariek.