Azoka egin dute ALEn ikasleek sortutako enpresen berri emateko

Mirari Altube Arrese 2016ko abe. 23a, 13:06

Aretxabaleta Lanbide Eskolan zazpi enpresa sortu dituzte Ikasenpresa proiektu barruan eta gaur, abenduak 23, horien berri eman dute eskolan bertan azoka txiki bat eginda.

Enpresak zelan sortu eta produktuak merkaturatzeko egin beharreko kontuak ezagutu dituzte ALEko ikasleek. Eta gaur, egubakoitza, eskolako patioan erakutsi dituzte ekoiztutako produktuak, baita salgai jarri ere.
 
Hona hemen enpresak eta egiten dituztenak:
  • METALEXTREME : 4x4 lur orotako ibilgailuentzat kolpe leungailuak, baita lanparak eta barbakoak ere autoetako piezekin.
  • AREAUTO: Kamiseta pertsonalizatuak.
  • WELDER: Giltzatakoak eta dekoraziorako produktuak edozein material erabilita.
  • LAS COYOTE BLUES BAND: Liburu sentsorialak, batez ere behar bereziak dituzten  helduei zein umeei zuzenduak.
  • HOTBAGS: Zerealez betetako poltsak, mikrouhinean berotzekoak, min muskularrak gutxitzeko helburuarekin.
  • METALWORK: komertziotarako zein etxebizitzetarako dekoraziozko produktu pertsonalizatuak: pertxeroak, ispiluak, argazkiendako markoak…
  • APOLARGI: Argiztatutako errotuluak, enpresentzat eta komertzioentzat. Diseinuan aholkularitza eskaintzen dute eta bezeroak parte har dezake prozesu guztian.

Ikasleak pozik agertu dira gaurko egunarekin, hainbat salmenta egin dituztelako, eta otsailean Eibarren egingo duten azoka gertatzen hasiko dira oporretatik bueltan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak