Jose Javier Barkero: "Lehen bi taldeak bide onetik eramatea izango da erronka nagusia"

Imanol Beloki Unamuno 2016ko aza. 4a, 14:39

UDAko kirol zuzendari berria da Jose Javier Barkero Igor Arenazari erreleboa hartuta. Egin behar ugari izango ditu, baina, batez ere, Ohorezko Erregional Maila eta Erregional Preferentea bide onetik eramatea izango dira bere eginbehar nagusiak.

2014ean bueltatu zen Jose Javier Barkero UDAra, eta entrenatzaile modura hasi zen alebinak entrenatzen. Oraindik ere jarraitzen du, baina kirol zuzendari kargu berriarekin ez daki posible izango duen hauek entrenatzen jarraitzea, nahiz-eta berari gustatuko litzaiokeen.

Hala ere, lehenbizi kargu berrian zentratu beharko dela adierazi du, eta pozik dagoela erronka berriarekin. "Orain arte Igor Arenaza izan da karguan, eta bere laguntza ezinbestekoa izango dut…" adierazi du Barkerok.

Gustura Aretxabaletan

Etorkizunari begira Aretxabaletan urte askoz jarraitu nahi duela adierazi du Barkerok eta bideak zabaldu edo itxi arren, aurrera begiratu behar dela azaldu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak