Parte hartze ordenantza berria definitzeko, hain zuzen, parte hartze prozesu bat bultzatu du lehenik Udalak. Prozesu hori hasiera fasean dago orain, zeinetan prozesuaren aurkezpena eta parte hartzearen gaineko gogoeta egin nahi duten. Prozesu hori antolatu eta koordinatzeko, talde eragile bat osatu dute. Bada, lehen fase horren baitan, martitzenean herritarrekin bilera irekia egin zuten komentuan.
Parte hartzea bultzatu eta eraginkorra izan dadin, Udalaren eta herritarren arteko komunikazioa hobetu beharraz aritu ziren bertaratutako herritarrak.
Hurrengoan herriko eragileekin
Unai Elkoro alkateak adierazi du atzokoa bezalako parte hartze bilerak garrantzitsuak direla, eta bertan jasotakoa presente izango dutela aurrerantzean.