Bi lokalak tamaina antzekoa dute, eta bost hilabetetan toki aproposa bilatzen aritu ostean, alde biak gustura geratu dira bilatutakoarekin, eta baita akordioarekin.
165 metro koadroko lokala da, eta bi gela izango ditu tanatorioak. Urrian hasiko dira lanak eta Gabonetarako bukatuta izango direla aurreikusten dute. Aitor Herrera, Aretxabaletako Tanatorioa SL-ko arduradunak eskerrak eman dizkio alkateari desadostasunak konpontzeko "lehen urratsak eman dituen pertsona" izan delako.
Aurreko agintaldi hasieran, Aretxabaleta Tanatorio SL-k lokala aurkitu zuen tanatorioa irekitzeko, eta Udaleko baimenak eskuratu ondoren, lokala erosi zuen.
Behin lokala erosita, irekitzeko baimenak eskatzerakoan Udalak iritziz aldatu zuen, eta horren ondorioz bi epaiketa izan ziren. Lehena, Udalak irabazi zuen, baina bigarrenean, sententziak baimena eman zion irekitzeko Aretxabaletako Tanatorioa SL-ri
Dena den, Udala eta enpresa elkar ulertu dute, azkenean, eta akordio batera iritsita. Honenbestez, Aretxabaletak tanatorioa izango du laster.