Goizeko ekitaldia, Mitarte plazan izan da, eta Eskuernagako Kaskabarra dantza taldekoek hainbat dantza egin dituzte. Ramon Eraña gogoratuz, txistularien laguntzaz; bertaratu diren asko ere Kaskabarra taldekoekin batera; aurreskua, fandangoa, arin-arin… egin dituzte. Ondoren, Kepa Urra preso politiko ohiak ere hitz batzuk esan ditu Ramonen oroimenez eta hala bukatu dute goiza.
Ondoren, bazkaria egin dute eta arratsaldean, herriko taldeen kontzertuak izango dira: Deskarga, Asunto Txarra eta Bixentak taldeak.
Eskerrak gerturatu direnei
Josu Aldai 'Elkartuz Herrira' ekimeneko kidearen esanetan: "Ramonen oroimenez, Aretxabaletan izan denagatik, eta Euskal preso politikoen oroimenez antolatu dugu. Bestalde, eskerrak eman nahi dizkiet gaurko egunean parte hartu duten guztiei; Eskuernagatik etorri diren dantzariei, eta kontzertuak eskainiko dituztenei".