Lapurretan egiteko, estankoa barrutik ixtera behartu du lapurrak. Lekukoek adierazi dute lapurreta gertatu eta berehala auto bat ikusi dutela abiadura azkarrean ingurutik ihes egiten. Autoan bi lagun zihoazen, andrazkoa eta gizonezkoa, lekukoen arabera. Lapurrak ihes egin duenean, alarmaren bidez ohartarazi ditu segurtasun indarrak estankoko jabeak. Ertzainak eta Aretxabaletako udaltzainak berehala gerturatu dira gertaera lekura.