Aretxabaletako gimnasia erritmikoko neskek Esther Barcenillaren aginduetara egiten dute lan. Guztira 25 gimnasta baino gehiago dira aurten, eta bi taldetan banatuta jardun dute lanean urte guztian.
Bukatzear dagoen denboraldia gogorra izan da entrenatzailearen esanetan, baina oso gustura dago emaitzarekin. Herritik kanpora egiten dituzten topaketa horiek garrantzitsuak dira neskek gogotsu egin dezaten lan entrenamenduetan.
Entrenamendu saio luzeak eta gogorrak eskatzen ditu gimnasia erritmikoak, baina Aretxabaletako neskak ez dira horregatik kikildu, eta entrenatzailearen esanetara mordoa ikasi dute.
Urtean egindako lanaren berri
Batzuk joan eta beste batzuk etorri zortzi urte daramatza taldeak lanean, eta gaur egun Ibarra kiroldegian ematen dituzte eskolak. Talde hori, gainera, Aretxabaleta kirol elkartearen parte da. Urtean zehar egindako lanaren berri emateko erakustaldiak oso garrantzitsuak direla uste du Barcenillak. Hala, datorren astean gertukoen eta herritarren aurrean izango dira.