Urteroko hitzordua zuten atzo aretxabaletarrek eta –besteak beste, krosaren aitzakian– bailaratik Otala Zelaira joan ohi direnek. Beste urtebetez poniek eta zezentxoek ume asko erakarri zituzten baina umeek ez ezik, nagusiek ere goiz pasa ederra egin zuten.
Udalbatzako kideak eta auzo alkate batzuk, berriz, aspaldiko ohitura bat berreskuratuz, herriko mugarrietatik mendi itzulia egin zuten eta ibilaldia Otala Zelain bukatu zuten.
Euririk ez zuen egin goiz eta eguerdi partean, eta umeek poniekin eta zezentxoekin ondo pasatzeko aukera izan zuten. Paella lehiaketa, ordea, bertan behera geratu da, eta arratsaldeko dantzak-eta Iturrigorri frontoira aldatu zituzten.