Egoitzarekin batera, komunitatea deitu dutena ere aurkeztu dute, EH Bilduren Interneteko sare sozial gisako tresna.
Ekitaldiko mezu politikoari dagokionez, Pello Urizarrek adierazi du ez duela uste Madrildik aldaketa sakonik iritsiko denik, baina gaineratuz aldaketarako aukera badago eurak hor egongo direla, zenbait baldintzarekin: erabakitzeko eskubidea praktikara eraman ahal izateko konpromisoa; bakearen eta elkarbizitzaren aldeko konpromisoa; eta eraldaketa sozialerako konpromisoa.
Ez du, ordea, fede askorik agertu, eta Euskal Herrian aldebikotasuna eta Madrilekiko akordioak helburu jartzen ei dituztenei esan die ondo dagoela Madrila eskean joatea, baina hemengoon artean adostu egin behar dela han ezezkoak jasotakoan ze bide hartu.