Aretxabaleta kirol elkarteak, UDAk, datorren denboraldiko entrenatzailea aurkeztu du: Iñigo Velez de Mendizabal. Ibarra futbol zelaira gerturatu zen atzo, eta zuzendaritza batzordeko kideekin lehenengo hartu-emana izan zuen. Taldeko jokalariak ere ezagutu zituen.
Gasteiztarra hainbat taldetan jokatutakoa da, Numancian, Xerezen, Eibarren eta Athleticen besteak beste. Orain dela hiru urte utzi zion jokatzeari lesio bat tarteko, baina futbola gertutik jarraitu du ordutik ere.
Hirugarren Mailan jokatzen dabilen Aretxabaletako taldeak zapatuan esango dio agur denboraldiari eta datorrenean Ohorezko Erregionalean jardungo du. Entrenatzaile berriak abuztuan hartuko du taldearen gidaritza. Zuzendaritzarekin oraindik helburuak zehaztu barrik izan arren, badaki igoera dagoela horien artean.