Fussion Noise eta Bamboo taldeak sailkatu dira Bilbon egingo den Break on stage lehiaketarako

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko mar. 13a, 17:54

Aretxabaletan jokatutako Fun Dantz txapelketak "harrena oso ona" izan du ikusleen aldetik, eta taldeek erakutsitako "maila oso ona" izan da. Hala azaldu dute ekimeneko antolatzaileek. 36 bat talde ibili ziren lehian eta erakustaldia egiten Ibarra kiroldegian zapatu arratsaldean. 

Lehiaketako lehenengo zatian 15 urtetik beherakoek parte hartu zuten. Lehiaketa baino gehiago erakustaldia izan zen horiek egin zutena. Hala ere, epaimahaiak hiru koreografia onenak saritu zituen. Saria jaso zuten hiru taldeak Bilbokoak izan ziren.

1. Hulahop

2. Litle Hop

3. Fusion

Bikoteka

Ondoren bikoteen txanda izan zen. Dantza garaikidea egiten duen Efimeroak taldeak eraman zuen lehenengo saria. Bigarren Bilboko Chip-hop bikotea izan zen.

Txapelketa nagusia

16 taldek parte hartu zuten txapelketa nagusian; horietatik bi taldek apirilaren 16an Bilbon jokatuko den Break on stage lehiaketan parte hartuko dute. "Europa mailako dantza talde onenekin lehiatuko dira", azaldu du Ander Garaizabal antolatzaileak. 

Lehenengo sailkatuak izan ziren: Bilboko Fussion Noise taldea. Hip-hop estiloa dantzatu zuten eta saria eman zioten ondo sinkronizatuta egin zutelako dantza, besteak beste.

Bigarren talde sailkatua Donostiako Bamboo izan zen. Horiek ere hip-hop estiloa egin zuten Ibarran.

Erakustaldi dinamikoa

Antolatzaileak gustura zeuden ekimenak emandakoarekin. "Oso erakustaldi dinamikoa izan da", zioen Garaizabalek. Gainera, Ibarra kiroldegia bete egin zen erakustaldia ikusteko, sarrera guztiak saldu zituzten. "Harrera ona izan du eta taldeen maila ere oso ona izan da", esan zuen Garaizabalek, pozik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak