Atxabaltako Feminista elkarteak Udalarekin eta herriko beste hainbat eragilerekin batera antolatu zuen atzoko ekitaldia. Bertan, emakumeen borroka izan zen ardatza, eta bertsoak eta musika ez ziren falta izan.
Gainera, Karmele Unzuetari eta Pilar Ansoategiri omenaldia egin zieten. Momentu hunkigarria izan zen, protagonistek ez zutelako halakorik espero, eta sorpresaz hartu zuten errekonozimendua. Unzueta aretxabaletarra da, eta Ansoategi, berriz, arrasatearra.
Berdintasuna lortzeko bidean egindako ekarpena aitortu nahi izan zieten modu horretan.
Ekitaldian, omendu bakoitzari puntu morea eta “hegan egiteko” erratz bana eman zieten sari modura, euren eguneroko lana aitortu eta eskertzeko.
Era berean, Atxabaltako Feministak elkartetik herritarrak animatu dituzte biharko egunaren bueltan antolatutako ekintzetan parte hartzera.