Orbea Enduro Crew taldeko Markel Uriarte pilotuak domekan hasiko du enduro denboraldia, Madrilen. Eguraldi iragarpenak ez dira batere onak, eta Madrilera abiatu baino apur bat lehenago hartu gaitu, gauzak prestatzen zebilenean. Madrilen baliteke elur gainean lehiatu behar izatea, baina ez litzateke arazoa izango, neguan elur gainean ere entrenatu delako. Besteak beste, joan den asteburuan Aizkorri jaitsi zuen elur gainean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.