Aretxabaletan, Azbe enpresaren lantegi zaharra dagoen lekuan, supermerkatua egingo duela jakinarazi du Eroskik. 2.000.000 euroko inbertsioa egingo du eta 35 lanpostu sortuko ditu. Ahalik eta lasterren ireki nahi du Eroskik establezimendu berria, baina aurretik, tramite batzuk egin behar dira. Udalak begi onez ikusten du asmoa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.