Inolako gorabeherarik gabe eta lasaitasuna nagusi zela joan ziren botoa ematera aretxabaletarrak atzo, urtarrilak 24. Hondakinen kudeatze sistema aukeratzeko deitu zuen herri galdeketa Udalak, eta 18 urtetik gorako 5.680 herritarrek zuten bozkatzeko eskubidea. Horietatik 3.406 lagun joan ziren botoa ematera, herritarren %59,9 hain zuzen ere.
Aretxabaletarrak pozik agertu ziren Udalak emandako aukerarekin.
Eta gehienek bosgarren edukiontzi bidezko bilketa hobetsi zuten.
Hala, emaitzek ere herritarren gogo hori erakutsi zuten. Bosgarren edukiontzi bidezko sistemak botoen %76 pasatxo jaso zituen, 2.600 hain zuzen ere, eta atez atekoak, %23 eta erdi, 801 boto; bi izan ziren baliogabeak eta hiru zuriak.