Ez da inolako gorabeherarik izan hondakinen kudeatze sistema aukeratzeko Udalak deitutako galdeketan, eta 5.680 herritarretatik 3.406 lagunek eman du botoa.
Udal gobernuko kideek bosgarren edukiontzi bidezko sistemaren alde bozkatzeko eskatu zieten herritarrei, eta EH Bilduk eta Irabazik, ostera, bi sistemak ikusi dituzte begi onez, beti ere birziklatze-tasa %80tik gorakoa baldin bada. Horren aurrean, edukiontzi bidezko bilketa sistema (organikoarena eta errefusarena txiparekin) izan da nagusi 2.600 botorekin, eta orain arteko sistema, atez atekoa, 801 herritarrek babestu dute.