Puntuan itxi dituzte hautes-mahaiak, 20:00etan, eta hasi dira atez atekoaren edo bosgarren edukiontziaren aldeko botoak kontatzen. Aurreikusten dute 21:00ak baino lehen emaitzak eman ahal izango dituztela. Parte-hartzeari dagokionez, %59,9koa izan da. Gorabeherarik gabe joan da eguna Kurtzebarri eskolan, eta aretxabaletarrek zein sistema nahi duten hondakinak kudeatzeko aukeratu dute.
2016 urt 24 Aretxabaleta
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.