Udal ordezkariek elkarlanean jarritako helburuak bete beharko direla hemendik aurrera ere jakinarazi du Igartuak, EH Bilduko ordezkariak. Hala, bi urtetan herrian izandako atez ateko bilketa sistemak kontzientziak piztu dituela dio: "Bi urteko ikastaro sakona izan dugu, eta ez dut zalantzarik orain arteko sailkatze-tasei eutsiko diegunik; are gehiago, hobetzeko bidea dugu oraindik nahiz eta sistemaz aldatu".