Gaur goizean ireki ditu ateak Aretxabaletako Gabonetako parkeak. 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako parkea Ibarra kiroldegian jarri dute, eta gaur eta bihar egongo da aukera bertara joateko. 11:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara egongo da irekita. Bertan puzgarriak, Wii jokoak, eskulanak, futbolina… izango da besteak beste. Bi egunetako sarrerak hamar euro balio ditu, egun bakarrekoak ordea sei.