ALBISTEAK

Neguko azoka egingo da lehen aldiz Aretxabaletan

Imanol Beloki 2015eko abenduaren 10a

Neguko herri azoka lehen aldiz antolatu da aurten Aretxabaletan. Abenduaren 18, 19 eta 20ko aste bukaeran izango da, eta guztira, 23 postu jarriko dira herriko artisau, ekoizle eta elkarte ezberdinekin. Hauek herriko plazan jarriko den karpan egongo dira, eta ekimena herriarendako eta herritarrekin osatutakoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak