2009ko ekainean zabaldutako egoitzak 170 egoiliar ditu egun, eta goitik behera erakutsi diete Aldundiko ordezkariei. Bertako langileekin eta egoiliarrekin egoteko aukera ere izan dute eta diputatua gustura geratu da ikusitakoarekin.
Tokian tokiko proiektuak ezagutzen dabil azken asteotan Peña, izan ere horien berri gertutik izatea garrantzitsua dela adierazi du. Hala, bisitaren ostean GSRko arduradunekin solasalditxoa izan du.
Datozen lau urteetara begira adinekoen arretari eskainitako "aurrekontua igo" egin dutela jakinarazi du. Eta zerbitzuei dagokienez lehentasunetako bat "oreka lortzea" izango dela esan du. Hori horrela, Donostiatik harantzago ematen diren "kalitatezko zerbitzuak" bermatzen jarraitu gura dute.
Aldundiaren asmoa da 140 plaza berri sortzea erresidentzietan, eguneko zentroetan eta etxebizitzatan eta horiek non kokatu aztertzen dabiltza orain.