Irakurtzen dagoen neska baten mundu bitxia ekarri zien aretxabaletarrei zirko artistak, hainbat pasarterekin osatutako istorioa hain zuzen ere. Eta mugimendua, oreka, dantza eta kontortsioa batu zituen emanaldian. Artista gustura gelditu zen egindakoarekin.
Balorazio positiboa
Uztail eta abuztuan zine emanaldien, antzerkien edota musikaren agertoki izan dira herriko hainbat txoko; Portasol, Iralabarri, San Migel edota Herriko Plaza, adibidez. Eta ikuskizunak hain justu ere, udan herrian gelditu direnengan pentsatuta antolatu ditu Udalak. Jose Miguel Uribarren Kultura zinegotziak esan du kultura sailekoak pozik daudela emanaldiek izan duten harrerarekin.
Irailean, gehiago
Irailean ere izango da zertaz gozatu herrian aire librean. Irailaren 4an bi zinema emanaldi egingo dira Herriko Plazan; arratsaldez umeendako Basalagunak filma eskainiko dute eta gauean helduendako Familia Belier ikusi ahal izango dal. Irailaren 11n, berriz, toki berean Rosa Maria Martinez ipuin kontalaria egongo da.