Asmoa da gainera, haur eskolaren eta jolasparkearen inguruko espaloietan zirkuitu batzuk marraztea lurrean, era horretan, umeek euren sormena landu dezaten. Irailean marraztuko dituzte zirkuituak.
Jolas parkearen erabilerari dagokionez, Pausoka haur eskolako umeek lehentasuna izango dute gune eraberrituan, baina haiek ez daudenean, edonork erabili ahal izango du.
Gainerakoak ere egokitzen
Bestalde, Aretxabaletako gainerako ikastetxeetako jolaslekuetan ere lantxoak egiten ari da udala. Kurtzebarri eskolakoari dagoeneko jarri diote hesia eta Arizmendi ikastolako Basabeazpi gunean ere hesia jarriko dute ikastetxearen aurrealdeko espazioan, umeak arriskurik gabe jolas daitezen.