95 urte ditu Anastasia Carrasco Arroyok eta aurtengo otsailean jaio zen Mohamed Vadil Ahndedou; biek ala biek jaso dute gaur, domeka, auzoko jai batzordearen eskutik omenaldia eta opari bana.
Asteburu osoan askotariko ekitaldiekin betetako egitaraua omenaldiarekin eta haur eta gazteentzako ekarritako zezentxoekin eta poniekin jolasean borobildu dute jai-asteburua. Antolatzaileak nekatuta, baina gustura ziren auzotarren parte-hartzearekin.