Uztailaren 1ean eman zieten hasiera udaleku irekiei eta, adinaren arabera talde ezberdinetan antolatuta, askotariko ekintzak egin dituzte egunero-egunero: ogia egin, basoan esploratu, plastilinarekin eta buztinarekin sorkuntza lanak egin… eta bereziki bero egiten duen egunetan, urarekin jolastu. Ikasturtea amaituta, disfrutatzeko gogoz egoten dira eta horretan dihardute.
Datorren eguaztenean, hilaren 22an, bukatuko dituzte udaleku irekiak, eta egun horretan talde guztiak Herriko Plazan elkartuko dira: goizean apar festa egingo dute eta, ondoren, talde bakoitzak bere ikuskizuna eskainiko du.