Eroski, Lea-Artibai, Ulma, MU, Arteman, Goiena, Athlon… 28 talde elkartu dira, guztiak hiru kiderekin osatuak. Eguraldi ona –dagoeneko berotzen hasita– eta giro ezin hobea izan dituzte lagun. 11:00etan hasi eta ordu erdiaren bueltan lehenengoak helmugan ziren, Lea-Artibai ikastetxeko gizonezko hirukotea, hain zuzen. Talde mistoen artean, ostera, Ulmakoak izan dira garaile; eta emakumeen artean Elgoibartik etorritako Eroskiko langileak.
"Mundukidek sustatzen dituen proiektuak laguntzea da lasterketa honen helburua", jakinarazi du Mundukideko zuzendaria den Josu Urrutiak eta gaineratu du: "Eta Mundukideren lana, filosofia eta balioak zabaltzea Euskal Herrian eta hurrengo urteetarako erronkak aurrera ateratzea". Hala, gaurko ekitaldiarekin pozik agertu dira antolatzaileak eta hurrengo urteetan lasterketa finkatzea gurako lukete eta kooperatiba gehiago batzea egitasmora.