Lasterketarako, hiru laguneko taldeak batu gura ditu Mundukidek, hiru kategoriatan: mixtoa, gizonak eta emakumeak. Izan ere, lasterketa solidario honek talde lanaren balioa jarri nahi du agerian kooperatibismoaren identitatearen ezaugarri gisa eta, horregatik baita ere, taldekide bakarra ez, talde osoa batera iritsi behar da helmugara. Parte-hartzaileek zazpi kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, Urkuluko urtegiari buelta emanez.
Izen-emateak 10 euro balio du pertsonako, baina helburua ez da dirua batzea, hegoaldeko herrialdeen duintasunaren alde korrika egitea baizik. Lasterketa sinbolikoa izango da.