"Lan benetan politak jaso ditugu. Epaimahaiko kideek ederto pasatu dute irakurtzerakoan", jakinarazi du Irati Urkiak, Loramendiko dinamizatzaileak.
Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik DBHko laugarren mailara arteko ikasleek aurkeztu dituzte lanak, guztira 431: "Gaztetxoen lanak askoz gehiago izan dira; horregatik ipuinak eta bertsoak izan dira nagusi", dio Urkiak. Hala, 8 eta 12 urte artekoek egin dituzte 186 ipuin, 93 bertso, 42 deskribapen eta 33 iritzi artikulu.
DBHko ikasleen lanak, ostera, askoz gutxiago izan dira, eta ez dituzte sari guztiak eman. Sentimenduzko gutunak izan dira gehienak, 45 hain zuzen, eta haren atzetik geratu dira argazkizkiak (24 lan) eta bertsoak (6 lan). Komikietan, ostera, ez dute saririk banatu.
Gai asko landu dituzte lan horietan guztietan ikasleek, baina euskararekiko kezka hainbatetan agertu da.
Sarituak
Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila
Ipuinak
- 1. Maddi de Cesero
- 2. Elaia Larrañaga
- 3. Beñat Beitia
Bertsoak
- 1. Olatz Maidagan
- 2. Danel Etxaniz
- 3. Eider Urkia
Deskribapenak
- 1. Irati Oskotz
- 2. Ariane Perez
- 3. Beñat Baladron
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila
Ipuinak
- 1. Monika Beltran de Heredia
- 2. Nahia Mateos
- 3. Eider Aranegi
Bertsoak
- 1. Malen Basabe
- 2. Julen Pagaldai
- 3. Anne Gomez
Iritzi artikuluak
- 1. Oihane Leibar
- 2. Maren Seiler
- 3. Eki Balantzategi
DBHko 1. eta 2. maila
Sentimenduzko gutunak
- 2. Sara Zurutuza
Bertsoak
- 1. Oihana Arana
- 2. Haizea Arana
Argazkizkiak
- 1. Oihan Uroz
- 2. Ainara Gomez
DBHko 3. eta 4. maila
Sentimenduzko gutunak
- 2. Garazi Muruamendiaraz
Argazkizkiak
- 1. Jokin Uribetxebarria
- 2. Gaizka Perez