UDAk bere lana egin du; 0-1 irabazi dio Gasteizen Elgorriaga taldeari

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko eka. 7a, 19:44
Elgorriagako jokalariak baloia kontrolatu nahian.

Hirugarren Mailarako igoerako azken lehia zuen Aretxabaletako taldeak. Ikusi egin behar, orain, datorren asteko Getxo-Elgorriaga norgehiagokan zer gertatzen den.

ARGAZKI GALERIA


Hirugarren Mailan jokatu ahal izateko aukera bizirik mantentzen du Gorka Valleren taldeak. 0-1 irabazi du gaur Elgorriaga taldearen aurkako norgehiagoka, igoera faseko bigarrena eta azkena. Orain, beste batzuen emaitzen zain egon behar du.

Iker Sanchezen gola

Ordu erdiko atzerapenarekin hasi da norgehiagoka kamisetekin arazo bat egon dela. Epaileak eskatu dio Aretxabaletako taldeari bigarren kamisetarekin jokatzeko, eta Gasteiz eta Aretxabaleta arteko joan-etorria egin behar izan dute horien bila.

Lehen ezuste horren ostean baina ondo joan zaizkio gauzak UDAri. Berdinketarekin amaitu da lehenengo zatia eta bigarren zatiko 20. minutuan iritsi da Aretxabaletakoen gola. Iker Sanchez Sancho-k egin du. 0-1 emaitzarekin amaitu da norgehiagoka.

Beste emaitza batzuen zain

Igoera faseko beste partidu bat gelditzen da jokatzeko; hurrengo astean Getxok eta Elgorriagak Getxon jokatuko dutena. Aretxabaletako taldeari komeni zaio Getxok ez irabaztea; hau da, galtzea edo berdintzea. "Faltako zen baita ere Hirugarren Mailatik talde bat Bigarren B Mailara igotzea", azaldu du Igor Arenazak.

Zorionak jokalariei eta zaletuei

Aretxabaletakoek amaitu dute denboraldia. Igor Arenazak jokalariak zoriondu ditu denboraldi osoan egindako lanagatik eta baita ere zaletuak. "Gaur ere jende asko etorri da Gasteizera partidua ikustera. Taldeak zaletuen babesa izan du azken unera arte. Benetan eskertzekoa da taldearekiko sentimendu hori", esan du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak