Barakaldoko korrikalari Aingeru Gutierrez (31:30) izan da lehena helmugan Oñatiko Herri Lasterketan

Miren Arregi Amasorrain 2015ko eka. 6a, 22:40

Bigarren helmugaratu da Yeray Varela (31:38) oñatiarra eta hirugarren, berriz, Ander Sagarzazu (31:41). Euskal Herriko atleta onenak batu ditu beste behin Corpusetako lasterketak; 18 izan dira guztira.

Bizkaiko kros txapelduna da Aingeru Gutierrez, gaur Oñatiko Herri Lasterketan nagusitu den korrikalaria. Zazpi bueltan eman behar zizkioten atletek herrian barrenako zirkuituari eta zazpigarrenean ekin dio ihesari Gutierrezek. Ordura arte ondoan izan du Yeray Varela oñatiarra baina zortzi segunduko aldea atera dio azkenean. Ander Sagarzazu izan da hirugarrena, iaz ere podiuma osatu zuen atleta.

Irabazle, azpitxapeldun zein gainontzeko korrikalariek nabarmendu dute lasterketa gogorra dela Oñatikoa. Zirkuitua herri barruan da, zazpi buelta eman behar izaten dizkiote ibilbideari eta azkenerako gogorra egiten da. Gainera, zati handiena aldapa gora izanik, zer esanik ez. Bestetik, lasterketako giroa ere nabarmendu dute atletek; herri barruan izanik, zirkuitu guztian egon da jendea animoak ematen.

Debagoieneko onenak

Debagoieneko ordezkaritza zabala izan da aurten ere Oñatiko Herri Lasterketan. Horien artean, bigarren gelditu den Yeray Varela Oñatiarra, baina baita Sergio Gartzia (Oñati), Bergarako Ander Agirre, Arrasateko Endika Donnay eta Aretxabaletako Beñat Arnaiz ere.

Erlazionatuak

Oñatiko Herri Lasterketako argazkiak

Miren Arregi Amasorrain 2015 eka 07 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak