Jendetsua izan da Arrasateko Zaldibar areto futbol txapelketako azken jardunaldia. Bi norgehiagoka jokatu dituzte eta biak izan dira oso berdinduak. Emozioa, beraz, amaierara arte egon da.
Final handian Dribling taldea zen faboritoa, baina Eskoriatzako Aldatz taldearendako izan da garaipena. Berdindua joan da norgehiagoka, eta gol barik ia amaierara arte. Bi minuturen faltan penalti bikoitza adierazi dute Aldatz taldearen alde eta Joseba Errastik ez du huts egin. Dribling taldeak berdintzeko aukera izan du izan ere azken jokaldian aldeko penalti bikoitza adierazi du epaileak. Baina huts egin dute eta 1-0 emaitzarekin Aldatz izendatu dute txapelketako irabazle.
Lasagabaster hirugarren
Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko norgehiagoka jokatu dute Lasagabaster eta Betrayer taldeek finalaren aurretik. Lasagabaster taldea aurretik zen baina amaieran berdintzea lortu du Betrayer taldeak eta penaltietara erabaki dute norgehiagoka. Lasagabasterrek irabazi du.
Txapelketako gainerako sariak
- Finaleko jokalari onena: Joseba Errasti Txitxo (Aldatz).
- Txapelketako pitxitxia: Jorge Mora (Lasagabaster).
- Atezain nabarmenena: Garikoitz Ortuoste (Dribling).
- Jokalari nabarmenenak: Iñigo Arkauz (Dribling), Jesus Jara (Lasagabaster), Jon Barandiaran (Betrayer) eta Jorge Mora (Lasagabaster).